XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zaldiek ezin dugu hegan egin.
- Debekatu egin ziguten aspaldi.
Erantzunak harrituta utzi ninduen.
Ez du aspaldi gizonak ilargia zapaldu zuela, urte askotako ikerketen ondoren, espaziontzi erraldoia eraikita.
Ez nuen ikusten zaldia espaziontzian sartuta, tximino eta horrelakoen gisa, ezta bere hankez gidatzen ere, astronauta balitz bezala.
- Hegoak eman behar dizkidazu!
- Hegoak, ilargira joateko!
- Maite dudanarekin biltzeko!
Baina nik ez nion hegorik eman.
Azken elkarrizketa hura, hala ere, buruan geratu zait iltzez josia.
Ez dut sekula ahaztuko.
Gero, handik egun batzuetara, Joxe etorri zitzaidan etxera.
Hego-haizea zebilen, giroa gozatuz.
Alai etorri zitzaidan eta ni begi ilun ikusi ninduenean, honela hitz egin zidan:
- Zer arraio egiten duk, kopet horrekin.
- Gerratik hator ala?
- Ez Joxe!
- Zure zaldia da.
- Kezkatuta nauka.
- Ez al diok antzeman zer duen?
- Bai, baina ez dago hura sendatuko duen albaitaririk
- Banekian bai, ez huela askotxorik lortuko
- Maiteminduta zagok, Joxe!
- Eta hori zelebrea duk!